Osteguna 10 Urria

19:30

BERNARDO ATXAGA

ROBERTO MOSOrekin elkarrizketan

Sala BBK

Bernardo Atxaga

Bizitza osoa literatura idazten eman duen Bernardo Atxagak umorearekiko joera erakutsi du bere azken lanetan. Egilearen hitzetan, haurrentzako liburuetan beti erabili izan du baliabide hori, baina ezin izan zuen bere obra osora zabaldu, ETA desagertu zen arte. Joyce, Kafka eta Goethe idazleen irakurle eta miresle handia dugu Atxaga, eta azken horretan inspiratuta, hain zuzen, nagusitu ahala argitasunerantz jo behar dela ziurtatzen du. Gaur egun, gune argitsu horretan aurkitu omen du bere lekua, eta horri buruz mintzatuko da Roberto Moso kazetariarekin. Elkarrekin, «euskara eta gaztelania modernizatzeko eta nazioartean zabaltzeko ekarpen handia» egin izanagatik 2019an Letren Sari Nazionala jaso zuen euskal egilearen ibilbidea aztertuko dute.

Euskarazko saioa. Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
Sarrera irekia edukiera bete arte.

 

  • Bernardo Atxaga
  • Roberto Moso
logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.