Larunbata 12 Urria

19:30

CARLOS ARECES

BRUNO PARDO PORTOrekin elkarrizketan

Sala BBK

Carlos Areces

Aktoreek hainbat aurpegi erakusteko gaitasuna dute, baina Carlos Areces horretan bereziki espezializatuta dago. Ibañez komikigilearen eta, bereziki, Mortadeloren komikien miresle ezaguna da. ‘La que se avecina’ telesailean Agustin pertsonaia antzeztu zuen, nortasun anizkoitzeko pertsonaia inozente eta zoroa.  Umorista, komiki-marrazkigilea eta Ojete Calor taldeko abeslaria. Artista polifazetikoak askotan parte hartu du jaialdian, baita haren bertsio desberdinetan ere. Lehena 2015ean izan zen, eta Antonio Resinesen bikote komikoa izan zen. Hiru urte beranduago, Álex de la Iglesiaren elkarrizketatzailea eta musa izan zen. Eta azkenik, Ja! jaialdira bertaratuko den hirugarren honetan, aktoreak bere burua antzeztuko du, eta baita protagonista nagusi bilakatu ere. Harekin batera egongo da Bruno Pardo Porto, kazetari chanante-aren paperean.

Sarrera irekia edukiera bete arte.

  • Bruno Pardo Porto