Ostirala 18 Urria

19:00

CECILIA DREYMÜLLER & ANDRÉS BARBA

FANTASIAZKO BESTIARIOA

Bizkaia Aretoa · Sala Mitxelena

Bestiario fantástico

Kafkaren istorioetan protagonista diren figura zoologiko bitxien segizioa osatzen duten animalia hiztunen eta pentsalarien artean, bereziki gogoangarriak dira ‘Akademiarentzako txostena’ ipuineko tximino ozpina, ‘Gordelekua’ kontakizuneko sator neurotikoa eta ‘Josefina abeslaria’ ipuineko sagu eszeptikoak, eta, jakina, ‘Metamorfosia’ lanean agertzen den intsektu famatua. Harrigarria da egilearen kontakizunetan zenbat animalia agertzen diren: benetako piztiak batzuk, eta asmatutako izakiak, beste batzuk (‘Nahasketa’ obrako arkumearen eta katuaren arteko hibridoa, kasu). Nolanahi ere, horrenbeste dira, ezen anekdota huts izateari utzi dioten. Cecilia Dreymüler eta Andrés Barba Kafkaren bestiarioari buruz arituko dira hizketan, baita literatura unibertsalaren zoologia fantastikori buruz ere. Luis Borgesek eta Margarita Guerrerok idatzitako El libro de los seres imaginarios liburuan, adibidez, Kafkaren eragina agerikoa da.

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
Sarrera irekia edukiera bete arte.

  • Cecilia Dreymüller
  • Andrés Barba