Osteguna 17 Urria

20:30

EDUARDO TORRES-DULCE & JUAN BAS

KAFKA ZINEMARA DOA

Bizkaia Aretoa · Sala Mitxelena

Kafka va al cine

Zinematografoa agertu bezain pronto, Kafka zinemazale amorratu bilakatu zen. Halaxe islatzen dute haren egunerokoek eta gutunek. Max Brod lagun mina eta biak sarri joaten ziren Pragako eta Berlingo aretoetara, eta bidaiatzen zutenean, beste hiri batzuetako zinemetara ere bai. Ez dakigu ziur zer ikusi zuen, ezta hasierako irudi haiek haren kontakizunei eragin zieten, baina badira ‘Gaztelua’ eta ‘Caligari doktorearen kabinetea’ lotzen dituzten teoriak, eta litekeena da bizitzako azken urteetan, Chaplinen ‘El chico’ filmaren estreinaldira joan izana. Eduardo Torres-Dulce eta Juan Bas zinemazaleek arrasto guztiak jarraitu dituzte, eta espekulaziozko joko dibertigarri bat proposatuko digute, Kafkak ikusi izan zitzakeen sekuentzia enblematikoetan oinarrituz. Publikoaren aurrean proiektatuko dira, eta zinema, literatura eta cowboyekin lotutako aferak konbinatuko dituen solasaldian komentatuko dituzte.

Sarrera irekia edukiera bete arte.

  • Eduardo Torres-Dulce