Osteguna 17 Urria
19:00
JUAN VILLORO
MAITE ESPARZArekin elkarrizketan
Bizkaia Aretoa · Sala Mitxelena
Juan Villororen lana bere orriek eskaintzen duten erudizio, adimen eta umore festa bereziagatik nabarmentzen da. Literaturan eta kazetaritzan era guztietako generoak landu ditu, baina haien arteko konbinazioarekin lortzen du xarma handiena. Haren azkeneko liburua horren adibide argia da. ‘No soy un robot’ obran entsegua, kronika eta memoriak nahastu ditu, eta inbasio digitalak egunerokotasunean ezarritako ohitura berriak aztertu; hori guztia testu irakurterraza sortuta. Lana “liburuak maite dituen liburuen” generoan sar genezake, eta, izan ere, egile mexikarraren idazle kutunenak ez dira falta: Borges, Monterroso eta Kafka. Eszenatokian, saioko protagonista Maite Esparza kazetariarekin arituko da solasean. Aukera aparta izango da, Villorok narraziorako duen talentu izugarria idatzitako hitzez haratago doala ohartzeko.
Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
Sarrera irekia edukiera bete arte.