Igandea 20 Urria

19:00

MANUEL GUTIÉRREZ ARAGÓN 10 UMOREZKO SEKUENTZIARIK GUSTOKOENAK

JUAN BASrekin elkarrizketan

Bizkaia Aretoa · Sala Mitxelena

Secuencias humor Gutiérrez Aragón

Jaialdiko atal finko honetan, gure gonbidatuak bere umorezko 10 sekuentzia gustukoenak aukeratu, eta Juan Basekin komentatzen ditu, pantailan ikusten doazen heinean. Hala, igande arratsaldetako zinema-saioa berritu dugu, eta gurean, ez dira barreak faltako. Zuzenean bizi beharreko ekitaldia da, eta, zentzurik zabalenean, gainera, ezin baita streaming eta Youtube bidez ikusi. Manuel Gutiérrez Aragón film-zuzendaria izango da edizio honetako protagonista. Haren lanen artean, azpimarratzekoak ditugu ‘Camada negra’ (1977), ‘Demonios en el jardín’ (1982) eta ‘La mitad del cielo’ (1986). ‘Todos estamos invitados’ (2008) izan zen haren azken filma, eta horren ondoren, zinema utzi zuen. Harrezkero, hainbat eleberri, kontakizun-liburu bat eta zinemari buruzko lan bat idatzi ditu. Duela gutxi, haren memoriak plazaratu zituen: ‘Vida y maravillas’ (Anagrama).

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
Sarrera irekia edukiera bete arte.

  • Manuel Gutiérrez Aragón
logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.