Igandea 13 Urria

19:00

MONIKA ZGUSTOVA & CAROLINA ONTIVERO | LOLA BARROSO

PRAGAKO MILENA

Sala BBK

Milena de Praga

Milenari gutunak lanaren bitartez, Kafkak gutun haien hartzailea aurkeztu zigun: bizitasun handia izateagatik idazleak miresten zuen emakume berezia. Milena Jesenskák (1896-1944) Kafkaren obra batzuk txekierara itzuli zituen, eta egilea sakonean ulertu zuen. Ororen gainetik kazetari ezaguna izan zen, eta Vienako elite intelektualeko eta Txekoslovakiako nazien inbasioaren kontrako erresistentzia-taldeetako kidea ere bai. Ravensbrück kontzentrazio-eremuan eman zituen azken egunak, keinu ausartekin gupida erakutsiz. Horietako batzuk saioan entzungo den musikarekin daude lotuta: Jesenskáren pieza gogokoenen bilduma, Lola Barrosok hautatu eta pianoan joko dituenak. Monika Zgustova kazetari eta idazle txekiarra da, haren protagonista, Pragako Milena, bezala. Pertsonaia zirraragarri hori aurkeztuko digu, Carolina Ontiverok zuzendutako topaketan.

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
Sarrera irekia edukiera bete arte.

  • Monika Zgustova
  • Lola Barroso