Larunbata 21 Iraila

12:20

JUAN IGNACIO PÉREZ

PÉREZ KAFKARI BURUZ HIZKETAN

Euskalduna Jauregia

Pérez habla de Kafka.

Naukas

Gaixotia eta hipokondriakoa, tuberkulosiak jota hil zen, berrogei urte zituela. Gutxik badakite ere, Kafka bizitza-estilo osasungarriarekin obsesionatuta zegoen, eta ez zen medikuntza tradizionalarekin fio. Txikitatik egin zuen igerian, naturismoa praktikatu zuen Europako hainbat erietxetan, eta arreta handiz jarraitu zion Müller-en metodoari: egunero, hamabost minutuz kirola egiten zuen biluzik, leiho aurrean. Harakin kosher baten biloba izanik ere, barazkijale egin zen. Haren dietetako baten arabera, mokadu bakoitza hainbatean murtxikatu behar zen, eta haren aita beldurgarria sumintzen zuen horrek.  Txertoen kontra zegoela lau haizetara aitortu zuen, eta bizitzaren amaieran baino ez zen medikuen eskuetan jarri. 2024ko edizioan, Naukas-ekin batera arituko gara berriz. Juan Ignacio Pérezek Kultura Zientifikoko Katedra zuzentzen du Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHUn, eta Kafkak haren garaiko medikuntzarekin zuen harreman bereziaz hitz egingo digu, garai hartako testuingurua aintzat hartuta.

Sarrera librea lekua bete arte. NAUKASekin lankidetzan (12:20etik 12:40era)

  • Juan Ignacio Pérez Iglesias