Larunbata 19 Urria

20:30

REINER STACH

BERTA VIAS MAHOUrekin elkarrizketan

Bizkaia Aretoa · Sala Mitxelena

Ciudadano k Reiner Stach

K HERRITARRA
Kafkaren (1883-1924) bizitza eta obra eskutik doaz. {Ez da neurrigabeko irakurketa hori, hala uste baitzuen egileak ere, eta izan ere, «eleberria ni neu naiz, nire istorioak ni neu dira» esaten zuen. Kafkari buruzko makina bat biografia daude, baina behin betikoa Reiner Stachek idatzi du. Hamar urte behar izan zituen, bi mila orrialde baino gehiago dituen ‘Kafka’ liburu monumentala osatzeko. Gure gonbidatuaren lanari esker, egile txekiarraren alderdirik argitsuenak sakonago ezagutu ahal izan ditugu, eta harekin lotu ohi den itxura goibel hori aldatu da. ¿’Este es Kafka? 99 hallazgos‘ izeneko entseguan, Stach «komikotasunaren zentzu kafkiarraz» ere mintzatzen da, haren obraren funtsezko elementua baita idazlearen iritziz. “K herritarrari” buruzko hitzaldian, Berta Vias Mahou idazlea eta autore aleman ezagunen itzultzailea izango du solaskide.

Alemanez, aldibereko itzulpenarekin. Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
Sarrera irekia edukiera bete arte.

  • Reiner Stach
  • Berta Vias Mahou
logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.