Larunbata 19 Urria

19:00

RODRIGO CORTÉS & ANDRÉS IBÁÑEZ

AMETSA NAIZELA PENTSA EZAZU

Bizkaia Aretoa · Sala Mitxelena

Considerame un sueño CRUMB

Goiz batean, amesgaizto batek esnatu zuen Gregor Samsa, eta, orduz geroztik, Kafkaren obran ohikoa da pertsonaiak giro onirikoetan edo ohe-inguruetan mugitzea eta inolako zentzurik ez duten egoerak bizitzea. Egilearen exegeten artean, badira haren literatura amets gisa interpreta daitekeela dioten zenbait. Loezina jasaten zuen, eta gauez idazten. Kafkak beti izan zuen bere bizitza onirikoarekiko interesa, eta sormena areagotzeko baliatzen zuen. Badakigu haren istorioetako asko amesgaiztoen edo amets-egoeren ondorioa direla. Horrela erakusten dute haren gutun eta egunkariek, horietan amets asko idatzita utzi baitzituen. Rodrigo Cortés eta Andrés Ibáñez literaturako gai interesgarri horri buruz arituko dira: loa. Hartara, Kafkatik Carroll-era bitartekoak jorratuko dituzte, Lovecraft eta Buñuel ere tartean, eta baita beren lanetako batzuk ere.

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea.
Sarrera irekia edukiera bete arte.

  • Rodrigo Cortés
  • Andrés Ibáñez