{"id":8285,"date":"2023-06-12T08:01:33","date_gmt":"2023-06-12T08:01:33","guid":{"rendered":"https:\/\/jafestival.com\/john-banville-14-edizioko-protagonista\/"},"modified":"2023-06-15T21:22:18","modified_gmt":"2023-06-15T21:22:18","slug":"john-banville-14-edizioko-protagonista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/john-banville-14-edizioko-protagonista\/","title":{"rendered":"John Banville, 14. edizioko protagonista"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: small;\">\u00a9 Bryan Meade<\/span><\/p>\n<p>Idazle irlandarra 2023ko jaialdiko gonbidatu nagusietako bat izango da. George Steiner kritikariak hari buruz esan zuen \u00abingeleseko idazlerik azkarrena\u00bb eta \u00abestilistarik dotoreena\u00bb dela. Banville umorearen taumaturgoa da, eta, izan ere, haren literaturak jolasa eta sofistikazioa nahasten ditu. Horregatik, ezin zuen magiari, hots, irudimenaren adierazpen gorenari, eskainitako jaialdi honetara huts egin.\u00a0Mar\u00eda Fasce-k, Alfaguaran duen editoreak, jendaurreko elkarrizketa egingo dio.<\/p>\n<p>Banvilleren eleberriak maisulanak dira, eta, besteak beste, Booker Prize Saria, Kafka Saria eta Asturiasko Printzearen Letren Saria jaso ditu. Boston Globek \u00abizugarrizko talentua, argitasuna eta adimena dituen magoa\u00bb zela esan zuen. Banvilleren obra adierazpen metaforiko eta pertsonaia liluragarriz, eta, askotan, barregarriz, beteta dago, eta Oviedoko epaimahaiak nabarmendu zuen haren prosak \u00aberemu liriko liluragarriak erakusten dizkigula edertasuna eta ironia uztartzen dituzten aipamen kulturalen bitartez\u00bb.<\/p>\n<p>Haren azken eleberria, \u2018Las singularidades\u2019 (2023) izenekoa, maisulana dela iritzi zaio, orain arte idatzi duen obra onenetako bat. Banvillek dio \u00abEverestera egindako igoera\u00bb honetan liburu guztiak bat egin dituela, eta ez duela horrelako beste eleberririk idatziko. Egia bada ere \u2014bere liburuetako jainkotxo ironiko eta bihurriekin gertatzen da, sekula ezin da jakin Banville benetan ari den\u2014, bere jarraitzaileak garenok espero dugu <strong>Benjamin Black-ek, <\/strong>bere \u00abalter egoak\u00bb, idatzitako nobela beltzen bat geratzea xisteran.\u00a0<\/p>\n<p>Kasualitateak \u2014edo sorginkeriak\u2014 2023ko egitarau honetan Vanville eta Black, Olivares eta Pertierra elkartu nahi izan ditu, bikoiztasunen eta ezizenen jolas partekatuan. \u00a0Aurresan dezakegu ez direla 2023ko mirari bakarrak izango.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idazle irlandarra 2023ko jaialdiko gonbidatu nagusietako bat izango da. <\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":8140,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[687],"tags":[],"class_list":["post-8285","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8285","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8285"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8285\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8140"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8285"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8285"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/jafestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8285"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}