Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia kultur ekitaldia da. Umoreak arteetan eta, bereziki, literaturan duen garrantzia azpimarratzen du: umorea da adimenaren, zibilizazioaren eta bizitzeko poztasunaren adierazpenik gorena, bere zentzurik zabalenean ulertuta.
2010az geroztik, udazkenaren hasieran egiten da, eta Bilboko gune desberdinak ditu eszenatokitzat. Jaialdiak egitarau zabala du, eta hausnarketarako eta jostaketarako espazioa ere bai. Batetik, gai anitzei buruzko solasaldiak eta autore interesgarriei elkarrizketak biltzen ditu, eta, bestetik, erakusketak, lehiaketak eta saioak.
Jarduera guztiak doakoak dira.