Albisteak

ASTEARTEA, HAMAHIRU

ASTEARTEA, HAMAHIRU

Harrokerien sutzarraren alboan aitortu dugu jada hamahirugarren edizioan barre egingo diogula zenbaki madarikatu horren gaineko zorte txarrari. Izaera ero eta burlati hori bikain islatu du Javier Jaén irudigileak jaialdiko kartelean eta haren animazioan. Ostiral honetan (hilak 16) superstizioari buruz mintzatuko den  Raquel Sastre ere eskaileraren azpitik igaroko da Naukasen. Sastreren saioak irailaren 29an abiatuko den jaialdiko beste hamahiru ekitaldiekin bat egingo du (hamalau dira guztira, badaezpada ere), inork eragozten ez badu, behinik behin. Eta, izan ere, superstiziosoak ez, baina ero samarrak bagara. Trilitazko gargarak egitea eta sumendiaren kraterrean dantzan egitea gustatzen zaigu, eta, horregatik, webean eta komunikabideetan egitaraua egun berezi batean aurkeztea erabaki dugu: asteartea, hamahiru. Beraz, mahaiko janaria lurrera ez bota, kobazuloetatik atzeraka atera eta ate aurrean eguzki-lorea jarri.

Urtegia inauguratzeko prest dago. Garfielden kolore laranjaz tindatuko ditugu katu beltzak. Maok, anker hark zioen bezala, ez dio axola katua zein koloretakoa den, katu-ehiztaria izatea baizik.

Juan Bas eta Carolina Ontivero

Jaialdiko zuzendariak