Oct
2
domingo
Elkarrizketa · Komedia baten gidoia
Jorge Guerricaechevarría & Diego San José
Jorge Guerricaechevarría & Diego San José

Guerricaechevarría eta San José euskal gidoilarien lan-ibilbidea Álex de la Iglesia eta Borja Cobeaga sortzaileei lotuta dago, hurrenez hurren. Laukoteak komedia espainiar garrantzitsuak idatzi ditu; hala nola, ‘El día de la bestia’, ‘Muertos de risa’, ‘Ocho apellidos vascos’ eta ‘Fe de etarras’. Guerricaechevarríak eta San Josek beste zuzendari eta gidoilari batzuekin ere kolaboratu dute, eta, izan ere, nahiago dute idazketa partekatu. Guerricaechevarríak dio komeni zaiola zuzendariak filmatu ahala idazten joatea. Eta, Josék, «gidoiak bakarka idaztea prozesu luze eta aspergarriegia dela». Komedietan behintzat beretzat lagungarria da «norbaitekin barre egin eta gag-ak probatzen joatea». Lanbideko kontuak izango dituzte hizpide; besteak beste, ikusleen eta kritikaren errespetua generoarekiko, komediaren azpigeneroak, eta zer komeni den, barrearen atzetik ibili edo ezustean topatzea, parodikoa izaten amaitzen duen gertakari larri bat tratatzean. Elkarrizketa honen gidoian idazteko daude, ordea.

Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.