Eduardo Halfon idazleak literatura-proiektu anbiziotsua dauka martxan. ‘El boxeador polaco’ obrarekin hasi zen eta duela gutxi argitaratu du azkeneko eleberria, ‘Un hijo cualquiera’ izenekoa. Bere jatorriari buruz hitz egiten du haietan: haurra zela aitonak besaurrean tatuatuta zeraman zenbakiarekiko jakin-nahia —ahaztu nahi ez zuen telefono-zenbaki bat zela zioen—, Guatemalako historia gogorra —, Estatu Batuetara joan aurretik han bizi zen—, edota beste aitona judutar-arabiarraren oroitzapena. Halfonek nahasketa eta nomadismo hori islatzen ditu bere lanean. Norberaren nortasuna arakatzea du xede, XX. mendeko memoria orokorra erakustea baino. Gai literario berdinak kezkatzen du Txani Rodríguez. Hurbilagotik, bere jatorri euskaldun-andaluziarretan sakontzen du: amagandik kanpo ikasitako eta erabilitako euskara, Rondara egindako bidaiak eta flamenkoarekiko zaletasuna. Bai batak zein besteak gustuko dituzte xehetasun argigarriak, eta ekaitza bota aurreko itxurazko giro lasaiak, elektrizitatez beterikoak. Eta umorea, noski. Halfonek egunerokoan nahiz egoera serioetan umorea bat-bateko ihesbidea dela dio. Txani Rodríguez bat dator horrekin, bizitza umorezko koreografia bat dela, baita egoera deserosoenetan ere, esaterakoan.
Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.
Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.