Oct
7
viernes
Elkarrizketa · Gatomaquia
Gonzalo Torné & Laura Fernández
Gonzalo Torné &  Laura Fernández

Hitzaldi honek Lope de Vegaren poema burleskoa darama izenburutzat. Literatura eta arteetako katuak —beltzak direnak eta ez direnak—, eta fikziozko pertsonaia bihurtu dituzten egileek argazkietan ateratzera behartu ez dituztenean haien konpainia jasan behar izan duten katu sufrituak izango dira protagonistak. Horren harira, litekeena da Laura Fernándezek hain miretsiak dituen Stephen King, Philip K. Dick eta Jack Kerouak aipatzea. Gonzalo Tornék katuen balio sinbolikoa azpimarratuko du. Agian Lewis Carroll-en Cheshire katu misteriotsua hartuko du adibidetzat. Alabaina, azkar ibili beharko da —«batzuetan, segundo bakar bat nahikoa da»—, ohartzerako haren irribarre maltzurra baizik ez baitu ikusiko. Behintzat, adibideak ez dira falta. Fikziozko literaturak katu gogoangarri asko utzi dizkigu, Edgar Allan Poeren ’Katu beltza’ eta Charles Perrault-en ‘Katu botaduna’, esaterako. Pinturan ere, Hamelingo txirulariak erakarritako arratoiak baino katu gehiago daude. Goyaren ‘Riña de gatos’ margolaneko bizkar makurrak eta ahoan txoria daraman Picassoren koadro basatia, kasu. Komikietako katurik famatuena Fritz adeigabea eta underground-a da. Egileak, gure Robert Crumb sarituak, akabatu egiten du azkenerako, haserre bizian dagoen ostruka eme batek lepondoa izotz-birringailu batekin zulatuta. Walt Disney-ren munduan, ‘Dama eta arlotean’ aldi berean mugitzen diren katu siamdar bihurriak dira protagonistak. Warner-en, berriz, Piolin jasanezina irenstea beste helbururik ez duen Silvestre dohakabea. Zineman, ez zaigu ahaztuko ‘Alien’ filmeko katua, Jonesy, katazuloan sartzea. Ikaraturik eta liluraturik ikus dezake nola grinatzen den munstroa Harry Dean Stanton gizajoarekin, eta, aldi berean, nor izango ote den hurrengoa galdetzen dio bere buruari. Spoiler: katuak bizirik jarraitzen du (beti bezala.)

Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.

Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.