Oct
8
sábado
Magia · Zur eta Lur
Imanol Ituiño
Imanol Ituiño

Imanol Ituiño ilusionista da. Antzerki-idazlea, tarteka, eta zinema- eta antzerki-zuzendaria, tarteka ere. Horrez gain, karikatoa da, eta xelebrea, Ogasunaren arabera. Magiarekiko izugarrizko grina du, zentzu guztietan. Magia praktikatzea, haren historia ezagutzea, zabaltzea. Ilusionismo-saioetan, xisteratik xehetasun historiko-dibulgatzaileak atera ohi ditu, ikusleak liluratu nahian, eta horrelaxe egingo du jaialdian aurkeztuko duen ikuskizun berrian. Imanol Ituñok ‘Zur eta Lur’ obrarekin bere talentua eta grazia erakutsiko dizkigu. Familia osoarentzako ikuskizun honek magia eta umorea uztartzen ditu. Haurren eta nagusien algarak eta ilusioak durundi egingo dute UPV/ EHUren paraninfoan, non batzarkideen eta ikasleen zentzuzko keinu eta bekozkoak ohikoagoak diren. Testuari amaiera emateko, zoragarria izango litzateke Cristina Sánchez Ferlosio poeta guatemalar handiak umoreari eta magiari buruz esandako hitzak gogoratzea. Alabaina, gure protagonistari haiei buruz galdetzean, abrakadabra, ahaztu egin zaizkio.

Familia osoarentzako magia ikuskizuna.

Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.