Epikurok ‘Sentencias Vaticanas’ izeneko bilduman honela dio: «Egia bilatzen saiatu behar dugu, eta, aldi berean, barre egin». Zinikoek ironikotzat eta moralistatzat jotzen dute, baina barre hori ez da existitze hutsaren adierazpena baizik, beldurrik gabe eta aske gozatzen duen bihotz baten adierazpena, hain zuzen. Giza erokeria azpimarratzeko modua ere bada «jende-masari interesatzen zaionaren huskeria». Epikurotarren filosofiaren arabera, barreak hankaz gora jartzen ditu balioak eta ohiturak. Agerian jarri eta suntsitu egiten du, eta, horren ordez, aukera bat eman. Lotsagabekeria sanoarekin desmitifikatzen du aurreko ohitura filosofikoa, Platonena bereziki. Epikurotarrak ez datoz bat Platonen tesiarekin: «Barre bortitzak erantzun bortitza dakar berekin». Epikurotar jainkoen eta gizakien barreak ez du kalte egiten, ezta iraintzen ere. Aldiz, barre-algarak jakintsuen eta jainkoen zoriontasuna adierazten du. Lagunartean barre egiten duten jakintsu zoriontsuak eta jainko alaiak. Ziurrenik ere, Javier Cansado eta Carlos García Gual solaskideek barre egingo dute gogotik, epikurotarren printzipioari jarraikiz: «Jakituriak bizipoza lortzeko erabiltzen dituen bitarteko guztietatik laguntasuna da altxorrik handiena».
Fundación SGAE Basbeslea
Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.