Narrasa eta txepela asko erabiltzen ditugun hitzak dira. Batzuetan, esaldi berean. Antonimotzat har ditzakegun arren, emakume Narrasak eta gizon Txepelak osatutako bikote antagonikoak guk uste duguna baino gehiago dute erkide. Hitzorduan, anbar koloreko Duralex katiluetan aterako da tea, eta, aldi berean, Los Panchos taldearen boleroak entzungo dira. Ea lortzen dugun bien arteko match-a eta, bereziki, ea zer dioen Jimina Sabadúk, ‘La conquista de Tinder’ obraren egileak. Aditua da honelako kidetasun eta gaitzespenetan, Tinderren behintzat, eta, hain zuzen, sare sozial horretaz dio izaera bikoitza eman dakiokeela, «bihotzaren apustu-etxearena» nahiz «autobus-geltokiko komunena». Sabadúk «antzerti-munduko pertsonaia narrasak» ere sortu ditu. Alberto Olmos-ek haiei buruz idatzi du ‘Vidas baratas: elogio de lo cutre’ entseguan. Olmosek ez ditu «narrasa eta txepela inolaz ere parekatu nahi», eta ondo asko desberdintzen ditu lehenaren ordez erabili ohi direnak: txepela, ijitoa, nabarmena, zarakartsua, zaharra, trauskila, kitsch-a. Alegia, uko egiten dio polimaitasunari. Edonola ere, nahiago ditu txepela eta nabarmena parekatu, eta, horretarako, txepelkeriari buruz lehenago idatzi duten Umbral eta Gómez de la Serna idazle ospetsuetara jotzen du. Mercedes Cebrián izango da hitz egiten azkena. Hirukotearen orkestra-zuzendaria izateaz gainera, protagonisten arteko kidetasuna erakusten saiatuko da. ‘Cocido y violonchelo’ obran, adibidez, ez du hainbesterainoko aldea ikusten betiko jana eskaintzen duten ostatu tipikoen eta sareetan beren burua nabarmendu nahian dabiltzan haur prodijioen artean. Tira, geure buruari ere galdetuko diogu ea testu hau ez al zaigun narras eta txepel samar geratu.
Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.
Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.