Amis, Barnes, McEwan, Ishiguro eta Rushdie idazle britainiarrak aparteko talentua erakutsi duten belaunaldi batekoak dira. Baita Jonathan Coe ere. 1994an, ‘¡Menudo reparto!’ eleberriarekin ospetsu bihurtu zenetik —Rodrigo Fresán idazleak dio « Terry Gilliam-ek Thatcher-en garaian egindako filmaketek Evelyn Waugh-en giroak irudikatzen dituela»—, haren herrialdea satiraren bidez ulertzen saiatu da. Batzuetan nostalgia dirudien tonu malenkoniatsua erabiltzen du, eta aldi berean dio horixe dela bere obretako gizarte ingelesaren gaitzetako bat. Azken batean, literaturarekin batera dituen beste bi zaletasunak, musika eta zinema, jorratzen dituen atzerabegirakoa da. Coe musikari profesionala ere izan da, eta hainbat musika-proiektutan kolaboratu du. Musikaren alorreko pertsonaia ahaztezinak ere sortu ditu: Benjamin Trotter eta Calista Frangopoulou adibidez, ‘El Círculo Cerrado’ edota duela gutxi idatzitako ‘El señor Wilder y yo’ eleberrien protagonistak, hurrenez hurren. Azken horretan biltzen ditu hiru zaletasunak, eta haren «lehenengo influentzia literarioa» izan zen Billy Wilder zinemagilean oinarritzen da protagonista. Coeren obra literarioan Wilderren joera nabarmentzen da: umorea, iluntasuna eta mina zentzuz konbinatzen ditu. Agian ‘El corazón de Inglaterra’ obrako pertsonaia batek horrexegatik dio benetan grazia egiten duenak beti erakusten duela egia.
Ingelesezko ekitaldia, aldi bereko itzulpenarekin.
Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.
Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.