Jose María Merinok poesiaz eta entseguaz gainera, eleberria, elezaharra, haur eta gazte literatura landu ditu, eta Leonekiko loturak bultzatuta, baita bertako ahozko narratiba ere. Alabaina, ipuingintzan nabarmentzen da, eta, hain zuzen, Espainiako ipuinlari garrantzitsuenetako bat da. Ipuin fantastikoak idazten ditu, eta, haien bitartez, errealitatearen azpian ezkutatzen diren bitxikeriak eta mirariak aztertu. Etxeko zigilua, umorea, bereizgarritzat du ere. Ironiaz, inguratzen gaituenari larritasuna kendu nahi dio, eta gauzak distantzia eszeptiko, eta, aldi berean, samur batetik begiratu. Hausnarketa bultzatu nahi du, irribarre garratz batetik. Cervantesen tradizioari jarraikiz, Merinok barrez kontatzen dizkigu gauza garrantzitsuak. Hitza egokiro eta zehaztasunez erabiltzen du, ez bakarrik Hizkuntzaren Errege Akademiako kide delako, baita «gehiago eta hobeto bizitzeko; jolastu eta magia egiteko» ere. 2012an, Letren Sari Nazionala jaso zuen. Sari horrekin bere «maisutasuna eta bikaintasuna» aitortu zizkioten, eta hasierako kuriositate eta ausardia berdinarekin idazten jarraitzen du. Horretaz mintzatuko da hainbat arrazoirengatik hari ahaidetutako Manuel Vilas idazlearekin.
Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.
Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.
Argazkiak © Jeosm ı Nines Minguez