EKITALDIA BERTAN BEHERA
«Kax-kax-kax! Nor da? Txiste baten hasiera.
Kax-kax-kax! Nor da? Urak botata munduratu naiz.
Kax-kax-kax! Nor da? Beste ate bat. Eta beste bat. Zer da bizitza? Ate-segida bat. Ate batzuk zabaldu egiten dira, beste batzuk ez. Noizean behin atalasean geratzen gara, atea gurutzatzera ausartu gabe.
Kax-kax-kax! Nor da? Ate bat gurutzatu dugu, eta oin bat trabatu zaigu. Zer dira ate birakariak? Behin eta berriz kontatzen diren txisteak.
Kax-kax-kax ala ja-ja-ja? Atea jo dut eta zabaldu egin da. Nor da? Barrutik joka ari nintzen».
Katixa Agirre eta Maite Larburu protagonistek ateak zabaldu eta inguratuko dituzte, abestien eta kontakizunen artean. Baina nork kantatuko du? Eta zer? Nork kontatuko du? Jakingura duenak beraiekin ateak gurutzatu eta barrura sartu beharko du.
Edo kanpoan geratu, badaezpada ere…
Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.
Argazkia © Carlos García Azpiazu ı El Correo