Sep
16
viernes
Ikuskizuna · Sineskeria
Raquel Sastre
Raquel Sastre

Naukas Bilbao 2022n hasiko da jaialdiaren hamahirugarren edizioa. Raquel Sastre komikoak zientziari, eszeptizismoari eta umoreari buruzko jardunaldien barruan askotariko entremesak eskainiko dizkigu, izenburu honen pean: Basabaratxuri-ohe gainean aurkeztutako sineskeria pot-pourria chata murciana emultsioarekin*. Komeni da sorpresa gastronomiko honi zuzenean heldu eta kontuz dastatzea, ez baitugu mahai gainera gatzik erortzea nahi. Mokadu gozo-gozo honek mahaikideak gozarazi eta asebeteko ditu. Bai behintzat hurrengo platerak iritsi bitartean, irailaren 29an. Saiatuko gara ordura arte urarekin topa ez egiten.

*Chato murciano arraza galtzear dagoen txerri-arraza bat da. Murtziako Unibertsitateko Albaitaritzako Fakultatean berreskuratzen saiatzen ari dira.