Jaialdiko atal finkoaren edizio berria. Gonbidatu batek bere umorezko hamar sekuentziarik gustukoenak aukeratuko ditu, eta Juan Basekin haiei buruz arituko da hizketan, pantailan ikusten diren bitartean. Ostera ere, igande arratsaldetako zinema-emanaldi bat erreproduzitzen saiatuko gara. Barreak ez du hutsik egingo; azken finean, komedia bat da. Zuzenean gozatzeko arrazoi asko daude. Saio berdingabea da, zentzu askotan. Ez da streaming bidez edo beranduago ikusiko. Oraingoan, ataleko protagonista ez da zinemagile bat izango. Rosa Belmontek ez du sekula film bat zuzendu, eta ez dihardu zinemagintzan, nahiz eta Robert Mitchum-en eran primeran egin zezakeen. Hark berak zioen, handiusterik gabe, edonor izan zitekeela aktore, eta, hain zuzen, Rin-Tin-Tin ikusi zuenean erabaki zuen aktore izatea: «Txakur bat aktore izan badaiteke, ni ere bai». Nola jakin dezakegu hori? Rosa Belmonteri galdetu beharko genioke. Honelako bitxikeriak kontatzen ditu bere zutabeetan. Izan ere, bere bizitzan ordu asko eman ditu xehetasunetan erreparatuz —eta Funesen oroimenarekin erregistratuz—, bai zineman bai telebistan, batzuetan pantaila bati baino gehiagori begira. Hori gutxi balitz, Rosa Belmontek Fotogramas zinema-aldizkarian idazten du, eta José Luis Garciren Classics (Trece) programako kolaboratzailea da.
Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.
Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.