Sep
29
jueves
Elkarrizketa • Aloma Rodríguez
CAITLIN MORAN
CAITLIN MORAN

Caitlin Moran idazleak kopeta-ileko xerlo zuri handia eta estilo lotsagabe eta lizuna —ba al dago pubisaren depilazioari buruz gehiago idatzi duen beste inor?— ditu bereizgarritzat. Horretan dihardu ‘Cómo ser mujer’ feminismoari buruzko manifestu basati eta marxista —Grouchoren eran— fenomeno literario bat bihurtu zenetik. Moranek dio txisterik gabe ezin dela azterketa eta aldaketa sozialik egin. Horregatik, feminismoa aldarrikatzeari utzi gabe —oihuka eta aulki gainera igota, «aulki gainean egitea beti baita zirraragarriagoa»—, hainbat gai jorratu ditu, horien artean ospea (‘Cómo ser famosa’) eta nerabezaroa (‘Cómo ser una chica’). Bere buruari eta beste guztiari barre egiteari ez dio sekula utzi. Orain, helduarora iritsitako emakume baten ikuspegitik, ‘Más que una mujer’ obran. Gai korapilatsuak jorratzen ditu: denboraren joanak eragindako kalteak, bere alaba nerabearen elikadura-nahasmendua edota betiko bikotearen sexu-harremanak —ostiralean bederatzietan errutinaz larrua jotzen zuen, baina ohitura aldatu behar izan du, lagunei esan dielako ordu horretan dei zezaketela —. Hori guztia Caitlin Moranen estilora, haren begirada erne eta zorioneko buru-argitasun lotsagabeak iragazita. Urteak generamatzan bere zain, eta, horregatik, behar bezala aldarrikatuko dugu gure bozkarioa, aulki batera igota. Elkarrizketatuko duen Aloma Rodríguez idazleari ere aulkira igota ongi-etorria emateko proposatuko diogu.

Ingelesezko ekitaldia, aldi bereko itzulpenarekin.

Gonbidapenak deskargatu irailaren 24tik aurrera.

Ekitaldiaren ondoren liburuak sinatzea.

Argazki © Chris Floyd