Larunbata 07 Urria
19:00
MARTA SANZ & JUAN ARNAU
Adimen artifizialek irudimena izatea amesten dute?
Bizkaia Aretoa · Mitxelena Entzunaretoa
Gonbidapenak:
Umorearen mugen inguruko eztabaidari adimen artifizialaren mugen gaineko eztabaidak jarraitu dio. Gai zirraragarri honen gainean jardungo dira Juan Arnau, astrofisiko eta filosofoa, eta Marta Sanz, drone adimentsuak bezain kezkagarriak protagonistatzat dituen ‘Persianas metálicas bajan de golpe’ eleberriaren egilea.
Umorez eta adimen naturalez jardungo dira. Zenbaterainoko sormena du Adimen Artifizialak? Umorea eduki al dezakete? Irudimena garatuko al dute? Eta erabakitzeko gai izango al dira? Ea zer dioten gizaki hutsak baino ez diren bi humanista hauek.
Ekitaldearen ostean, liburuak sinatzea