Ja! Jaialdia
Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia kultur ekitaldia da. Umoreak arteetan eta, bereziki, literaturan duen garrantzia azpimarratzen du: umorea da adimenaren, zibilizazioaren eta bizitzeko poztasunaren adierazpenik gorena, bere zentzurik zabalenean ulertuta.

JAIALDIA
2010az geroztik, udazkenaren hasieran egiten da, eta Bilboko gune desberdinak ditu eszenatokitzat.
Jaialdiak egitarau zabala du, eta hausnarketarako eta jostaketarako espazioa ere bai. Batetik, gai anitzei buruzko solasaldiak eta autore interesgarriei elkarrizketak biltzen ditu, eta, bestetik, erakusketak, lehiaketak eta saioak.
Jarduera guztiak doakoak dira.
Bideo honek hamar urte baino gehiagoko jaialdia laburbiltzen du:
EDIZIOAK
2010az geroztik edizio bat egin dugu urtero. Baita pandemia-garaian ere. Dagoeneko badira…
Hemen ikus dezakezu jaialdian izan ditugun gauza on guztiak.
PROTAGONISTAK
Jaialdian izan ditugu, besteak beste, John Cleese, Tom Sharpe, Joyce Carol Oates, Robert Crumb, Martin Amis, Ismail Kadare, Julian Barnes, Nick Hornby, Jeanette Winterson, Michel Houellebecq, Emmanuel Carrère, Jean Echenoz, Caitlin Moran, Javier Cansado, Elvira Lindo, Juan Carlos Ortega eta Forges.
ERAKUSKETAK
Makina bat erakusketa antolatu ditugu 2010az geroztik. Nabarmentzekoak dira ‘Quino por Mafalda’, ‘Paco Roca: Dibujante Ambulante’, ‘Panóptica Max 1973-2016’ eta ‘Gloria Fuertes Centenario’. 2022an gure lehen erakusketa egin genuen, bere protagonistak lagunduta: ‘Javier Jaén. Lehen Rounda’ erakusketa ibiltaria.
PODCASTS
Jaialdiko hitzaldiak, audio-formatuan.
Paseora eramateko.
BIDEOAK
Sartu gure bideo-artxiboan. Jaialdian emandako ehun hizketa baino gehiago daude jasota, 2010az geroztik.