Ja! Festival 2026
AURKEZPENA
Ongi etorri Ja! Jaialdiaren hamazazpigarren ediziora, lurtarrak, erreplikatzaileak, trafalmadoriarrak, denbora-bidaiariak, umorearekin behaztopatzen duten androideak, soma-kontsumitzaile zoriontsuak eta adimentsu samarrak diren galaxiako gainerako bizidunak.
Aurten, etorkizunera bidaiatuko dugu. Edo agian etorkizuna bera etorriko zaigu bisitan. Nolanahi ere, aste batzuez giza espeziaren adibiderik onenak izango ditugu hemen, eta zientzia-fikzioaz, etorkizuna irudikatu eta parean duguna hobeto ulertzen laguntzen digun generoaz, hitz egingo digute.
Houellebecq, jaialdiaren lehen adizioan parte hartu zuen idazlea, hamazazpi urte geroago bueltatuko da, zientzia-fikzioarekiko duen grinaz hitz egiteko. Rosa Montero, Ray Loriga eta Mariana Enriquez idazle handiek ere lehenbizikoz bisitatuko gaituzte. Anna Starobinets, Laura Fernández, Agustín Fernández Mallo, Sara Barquinero, Rodrigo Cortés, Fernando Trueba, Maribel Verdú eta Iggy Rubín eta beste tripulatzaile asko izango ditugu etorkizuneko eta gero eta arrotzagoa den gaur egungo errealitate misteriotsu, dibertigarri eta harrigarriak esploratzeko prest.
Zientzia izango da edizio honetako elementu nagusia. Zientzia-adituak eta -dibulgatzaileak bertaratuko dira, horien artean Sara García Alonso astronauta, Mariano Sigman neurozientzialaria eta Eduardo Sáenz de Cabezón matematikaria (Órbita Laika), egile eta artistekin irudimenaz, ezagutzaz, sorkuntzaz eta umoreaz jarduteko. Bestalde, Rafael Azconaren mendeurrena ospatuko dugu. Estralurtarrak topatzeko aski zuen ingurura begiratzea, Martera bidaiatu beharrik gabe.
Hidrogenessek jarriko dio soinu-banda bidaia espazial berezi honi. Zinema, erakusketak, komikiak, magia eta tailerrak ere egongo dira, eta EL TERRATek PlanetadeLibros plataformarako ekoiztutako ‘¿Te quedas a leer? podcasta zuzenean grabatuko da. Gainera, festa martetar batekin amaituko da misioa. Lotu gerrikoak. Edo ez. Batek daki lerro zuzenean bidaiatzen jarraitzen ote dugun.
Ja! zoriontsua.
Carolina Ontivero
Ja! Jaialdiko zuzendaria
EGITARAUA
Jaialdiaren 17. edizioaren programazioa urriaren 14tik 31era bitartean egingo da hainbat agertokitan.
Sakatu estekan ekitaldi guztiak ezagutzeko eta informazio zehatza eskuratzeko: parte-hartzaileak, espazioak, ordutegiak, sarbidea, etab.
PROTAGONISTAK
Michel Houellebecq, Rosa Montero, Ray Loriga, Mariana Enriquez. Anna Starobinets, Sara García Alonso, Mariano Sigman, Laura Fernández, Agustín Fernández Mallo, Fernando Trueba, Maribel Verdú, Sara Barquinero, Rodrigo Cortés, Iggy Rubín,…
Kontsultatu hemen gonbidatuen zerrenda osoa.
ERAKUSKETAK
‘Albert Monteys: harridura kosmikoa’ erakusketa urriaren 6tik azaroaren 1era egongo da ikusgai Azkuna Zentroko Mediatekan, eta Metro Bilbaoko zenbait geltokitan egongo da ikusgai azaroaren amaierara arte.
‘Azcona, humorista gráfico’ urriaren 16tik 30era egongo da ikusgai CMD La Bolsan (Alde Zaharra), eta Rafael Azconaren mendeurrena ospatzeko jardueren parte da.
Sakatu esteka informazio gehiagorako.
BABESLEAK
Jaialdi hau ezingo litzateke egin bere babesle eta laguntzaileen laguntzarik gabe.
Ezagutu zeintzuk diren 2026eko Ja! edizioa posible egiten duten erakunde eta entitateak