Erakusketak

Makina bat erakusketa antolatu ditugu 2010az geroztik. Nabarmentzekoak dira  ‘Quino por Mafalda’, ‘Paco Roca: Dibujante Ambulante’, ‘Panóptica Max 1973-2016’  eta ‘Gloria Fuertes Centenario’.

2022an gure lehen erakusketa egin genuen, bere protagonistak lagunduta: ‘Javier Jaén. Lehen Rounda’ . Urte horretan bertan erakutsi zen jaialdian. Harrezkeroztik, erakusketa ibiltaria da. 2023rako prestatzen ari garen erakusketa ere halakoa izango da.

IBILTARITZARAKO ERAKUSKETAK

Ja Festival-en alokairuko erakusketak

JAVIER JAÉN · LEHEN ROUNDA

Forbes aldizkariaren arabera, Javier Jaén (Bartzelona, 1983) nazioarteko sortzaile espainiar onenetako bat da. Istorio eta kontzeptu konplexuak irudiztatzen ditu. Eta, horretarako, ohiko materialak —objektuak, ikonoak, hitzak— eta esanahi bikoitzez beteriko hizkuntza sinbolikoa eta ludikoa erabiltzen ditu. Nazioko eta nazioarteko komunikabide, liburutegi, zinema, antzoki, museo, elastiko, musika-denda, aireportu eta autobus-geltokietan ikus daitezke bere lanak.

The New York Times, The New Yorker, The Washington Post, La Vanguardia, El País, Random House Mondadori, Planeta, Vueling Airlines, Unesco eta Greenpeace taldeentzat lan egin du, eta Almodovarren ‘Madres paralelas’ filmaren kartel ezaguna diseinatu zuen. Bertan, bularra ematen duen amaren titiburua ikusten da. Nazioarteko sari ugari jaso ditu, eta erakusketak antolatu ditu New Yorken, Londresen, Mexikon, El Salvadorren, Tallinen, Seulen, Rotterdamen, Parisen eta Erroman.

Lehen hortza erori zitzaionetik 30 urtera hain justu, bere lanaren lehen bilduma argitaratu zuen.  Oraindik ez du haurrik idatzi, ez libururik landatu, ezta zuhaitzik erditu ere.  2022ko jaialdian aurkeztu zuen lehen atzerabegirako erakusketa, eta 2023ko urtarrilean Logroñoko Jaialdi Aktuala izan zen erakusketa ibiltariaren lehen helmuga.

DATU TEKNIKOAK

Erakusketak egilearen lanbide-ibilbidea erakusten diguten 250 bat obra ezezagun biltzen ditu; hain zuzen, euskarri eta material desberdinekin aurkeztutako proiektuen maketak, ikus-entzunezkoak, eskulturak, inprimaketak eta objektuak.

200 m2-ko azalera hartzeko pentsatutako erakusketa da, baina beste hainbat guneetara moldagarria da. Jatorrizko erakusketa sortu zuen estudioak berak egokitutako diseinua kontratazio-baldintzetan jasota dago.

obrak

metro karratu

KONTRATAZIO-BALDINTZAK

Kontratazioaren xehetasunak eta baldintzak ezagutu nahi badituzu, idatzi helbide honetara:jabilbao@jabilbao.com .

EGINDAKO ERAKUSKETAK

Exposición de Paco Roca

Paco Roca Dibujante Ambulante

Paco Roca

2014

Mediateka Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao

Quino por Mafalda

Quino por Mafalda

Quino

2015

Ensanche Eraikina

Panóptica Max

Panóptica Max 1973-2016

Max

2016

Ensanche Eraikina

Gloria Fuertes Centenario

Gloria Fuertes Centenario

Gloria Fuertes

2017

Ensanche Eraikina