Urriaren 29ko hitzaldirako gonbidapenak laster egongo dira eskuragarri.
ROSA MONTERO
CARLOS BRIONESekin elkarrizket

Rosa Monteroren ibilbideak kazetaritza, entsegua eta fikzioa hartzen ditu barne, jakingura izanik beti gidari. Haren liburuetan, irudimena eta umorea ezagutzarako bideak dira. Izugarri miresten duen Ursula K. Le Guinen antzera, egileak gure garaiko gai garrantzitsuetako asko jorratu ditu zientzia-fikzioaz baliatuta,...
IGGY RUBÍN, ENRIQUE MURILLO & ALBERT MONTEYS
La conjura de los necios

“La conjura de los necios” eleberria 1980an argitaratu zen, egilea hil ostean eta modu oso gorabeheratsuan. Harrezkero, umorezko literaturaren klasiko bat bilakatu da. Albert Monteys eleberri grafiko gisa egokitu du duela gutxi, eta Ignatius J. Reillyren unibertso ahaztezinari buruzko ikuspegi...
ANNA STAROBINETS & ELIA BARCELÓ
Irrealaren erreala

Estralurtarrak, bidaiak denboran zehar, izaki sinesgaitzak, distopia aztoragarriak… Literatura-tradizio desberdinetatik etorri arren, Anna Starobinetsek eta Elia Barcelók espekulaziozko fikzioa erabiltzen dute biek, nortasuna, gorputza eta gizakion mugak zalantzan jartzeko. Zientzia-fikzioaren, beldurraren eta literatura fantastikoaren arteko muga lausoei buruz mintzatuko dira,...
HIDROGENESSE
Kontzertua/ Ikuskizuna

Carlos Ballesterosek eta Genís Serrak osatutako bikotea gaztelaniazko musika elektronikoaren erreferenteetako bat da, eta Berlangaren eta artistikotasunaren arteko unibertso bat eraiki du, zientzia-fikzioa, umorea, pop kultura eta izaera berezia duten hitzak nahastuz. Hidrogenesse-ren kontzertu-ikuskizunean, abestiak eta lotura berriak sortzeko zein...
BÁRBARA GOENAGA & ESTI GABILONDO
DOLORES REDONDOrekin elkarrizketan

Podcasta zuzenean ¿Te quedas a leer? EL TERRATek PlanetadeLibros webgunearentzat ekoizten duen podcasta da, eta haren laugarren denboraldiari hasiera emateko, saio berezia grabatuko dute zuzenean, jaialdiaren publikoaren aurrean. Bárbara Goenaga eta Estibaliz Gabilondo aktore euskaldunek aurkeztuko dute, eta estilo informalaz...
EDUARDO SAENZ DE CABEZÓN & GISELA BAÑOS
‘Zientzia-fikzioaren zientzia’

Zenbat dakite zientziaz zientzia-fikzioa idazten dutenek eta nola islatzen da hori euren istorioetan? Zer rol dauka genero horrek zientziaren dibulgazioan? Zenbateraino ditugu gustuko zientziaren legeak hausten dituzten fikzioak? Dibulgazioa ardatz izanik eta modu jostagarrian, Eduardo Sáenz de Cabezónek eta Gisela...
TOR & TXOBORRO MAGOAK
Magia-ikuskizun familiarra & steampunk· Tn

Tor eta Txoborro magia eta teknologia uztartzen dituen mundu batera eramango gaituzte. Engranaje, lurrun eta asmakizun sinesgaitzen artean, tramankulu harrigarriak aurkeztuko dizkigute: Adimen Irakurgailu entzutetsua, munduko aterkirik zorrotzena, espiral hipnotizatzaileak eta beste hamaika aparatu liluragarri. Steampunk estetikaz blaitutako ikuskizun honetan,...
RODRIGO CORTÉSen umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak
JUAN BASekin elkarrizketan

Urtero bezala, Ja! Jaialdian ezinbestekoa den saio bat izango dugu: gonbidatu batek umorezko hamar sekuentzia hautatzen ditu, eta Juan Basekin komentatu, pantailan proiektatzen diren bitartean. Edizio honetan, Rodrigo Cortés zinegilea eta idazlea izango dugu gurean. “Buried”, “Argi gorriak” eta “Escape”...
MANUEL FONTÁN & AGUSTÍN FERNÁNDEZ MALLO
RAFAEL ORBEGOZOrekin elkarrizketan

‘Etorkizuneko museoak’ Zer rol izango dute adimen artifizialaren eta ingurune birtualen moduko teknologiek museoetan? Nola aldatuko dituzte museoak artea sortzeko, erakusteko eta harekin erlazionatzeko modu berri horiek? Bilboko Arte Ederren Museoa ireki berri dute, zabalkundearen ostean, eta hori ospatzeko, etorkizuneko...
RAY LORIGA
RAY LORIGA ALFONSO J. USSÍArekin elkarrizketan

Ray Loriga “Héroes”, “Tokio ya no nos quiere” eta “Rendición” eleberrien egilea da, besteak beste. Belaunaldi oso baten erreferente izan zen, eta oraindik ere espainiar literatura garaikidearen egile berezienetako bat da. Rockak, zinemak, kultura herrikoiak eta etorkizun distopikoek osatzen dute...
LAURA FERNÁNDEZ
CAROLINA ONTIVEROrekin elkarrizketan

Aurkezpena · Diminuta casa encantada Mamuak, estralurtarrak, sorgindutako panpin-etxea… Halakoxea da Laura Fernandezen unibertsoa 10 urtetik aurrerako irakurleentzat idatzi duen lehen liburuan. “Diminuta casa encantada” irudimenez, umorez eta abenturaz betetako istorioa da. Protagonista hiriz eta eskolaz aldatu behar duen haur...
FERNANDO TRUEBA, MARIBEL VERDÚ, MANUEL GUTIÉRREZ ARAGÓN & BERNARDO SÁNCHEZ
Azcona 100 Urte

Rafael Azconak ehun urte beteko lituzkeen egun berean, jaialdiak omenaldia egingo dio Europako gidoilari handietako bat eta zuzendari askoren ezinbesteko kolaboratzaile izan zenari. Besteak beste, Marco Ferreri, Luis García Berlanga, Carlos Saura, José Luis Cuerda, Fernando Trueba eta Manuel Gutiérrez...
SARA GARCÍA ALONSO, MARIANO SIGMAN & LAURA FERNÁNDEZ
‘Zientzia eta fikzioa: posible denaren artea’

Bradburyk esan zuen zientzia-fikzioa «posible denaren artea» dela, eta, hain zuzen ere, etorkizuna imajinatzea baino askoz gehiago da. Julio Verneren istorioak eta Apolo programa nahiz “Black Mirror” telesaila eta adimen artifiziala horren adibide dira. Zientzia-fikzioaren generoak errealitatearen mugak zabaldu ditu,...
19:00
Bidebarrieta Kulturgunea
+ INFO →
MARIANA ENRIQUEZ
MÓNICA CRESPOrekin eta BEGO ORBEZUArekin elkarr

Mariana Enriquez erabakigarria izan da nazioarteko literatura garaikidearen barnean beldurraren eta fantasiaren generoak sustatzeko. Haren literatura memoriaz, indarkeriaz eta errealitatearen alderdi latzenak ulertzeko darabilen umore bortitzaz blaituta dago. “Conversación con la oscuridad” eleberria plazaratu berri du Páginas de Espuma argitaletxearekin,...
MICHEL HOUELLEBECQ
RODRIGO BLANCO CALDERÓNekin elkarrizketan

Houllebecq itzal handiko idazlea da literatura garaikidean, eta zientzia-fikzioaren zale handia izan da betidanik. “La posibilidad de una isla” eta “Sumisión” eleberrietan nahiz gizateriaren azkenak kontatzen dituen azken diskoan, zientzia-fikzioaz baliatu izan da beti, neurri handiagoan ala txikiagoan. Hala, genero...
SARA BARQUINERO & CARLA NYMAN
‘Glitch’ belaunaldia. Bai mundu berria

Pantailen bidez garatzen diren harremanak, Interneten eraiki eta berrasmatzen diren nortasunak, mito eta sinesmen berriak —azpikarien komunitateak, incel-ak, iruditeria transhumanistak— eta egunetik egunera aldatzen den hizkera bat. Sara Barquinero eta Carla Nyman belaunaldi berriko egile interesgarrienetakoak dira. Espekulaziozko fikzioari buruz...
DJ BLACKYPUB
Mars Attacks! Festa

Aurtengo edizioa erabat Lurraz gaindikoa dela ikusita, otu zitzaigun apokalipsia edo estralurtarren inbasioa zela jaialdiari azkena emateko modurik onena. Alabaina, munduaren amaiera beste baterako uztea erabaki dugu, eta horren ordez, Tim Burtonen “Mars Attacks!” filmean oinarritutako jaia egitea, estralurtar buruhandi,...