Osteguna 15 Urria
19:30
IGGY RUBÍN, ENRIQUE MURILLO & ALBERT MONTEYS
La conjura de los necios
Sala BBK
Entradas: Erreserbatu »
“La conjura de los necios” eleberria 1980an argitaratu zen, egilea hil ostean eta modu oso gorabeheratsuan. Harrezkero, umorezko literaturaren klasiko bat bilakatu da. Albert Monteys eleberri grafiko gisa egokitu du duela gutxi, eta Ignatius J. Reillyren unibertso ahaztezinari buruzko ikuspegi berria eskaini digu. Nola ez, gurearen moduko jaialdi batek hori ospatu behar zuen.
Monteys Enrique Murillorekin arituko da solasean. Murillori esker argitaratu zuen Anagramak jatorrizko eleberria, eta Astiberrik plazaratu duen edizio grafikoaren hitzaurrea idatzi du. Haiekin izango da Iggy Rubín ere, barrea eta gogoeta eragiten dituen obra honen irakurle sutsuenetako bat, hain zuzen ere.
Sarrerak 3€. Liburu-sinatzea. Jaialdiaren lagunak doako sarrera aldez aurretik erreserbatuta irailaren 23tik urriaren 7ra.


