ERAKUSKETAK
ALBERT MONTEYS · HARRIRADUNA KOSMIKOA
Mediateka BBK Azkuna Zentroa
6.10 – 1.11 2026
SARRERA DOAN
Albert Monteys (Bartzelona, 1971) komikigilea, ilustratzailea eta humorista grafikoa da, eta zientzia-fikzioaren zale sutsua ere bai, marraztean zein irakurtzean. Haren lanetan, generoak galderak egiteko duen ahalmenaz baliatzen da, gertutasunetik eta egunerokotasunetik abiatuta eta epika tradizionaletatik aldenduta. Protagonistak ezohiko egoerei aurre egin behar dieten pertsonaia arruntak izan ohi dira, eta bizipen horien bidez, irakurleari aukera ematen diote unibertsoa harriduraz eta umorez behatzeko.
“Albert Monteys: Harridura kosmikoa” erakusketak egilearen zientzia-fikziozko lanak berrikusten ditu, “Universos”, “Calavera Lunar”’, “Matadero Cinco”’ eta “Carlitos Fax”’ obretatik hautatutako orrialdeen eta ilustrazioen bitartez. Erakusketak eskaintzen duen iruditerian, espazioa, denbora-bidaiak, unibertso paraleloak eta espekulazio teknologikoak komediarekin eta gizatasunarekiko jakingurarekin uztartzen dira.
“Albert Monteys: Harridura kosmikoa” erakusketak egilearen sormenezko mundura gerturatzen gaitu, eta haren obraren aberastasun grafikoa nabarmentzen du. Izan ere, haren obrek zientzia-fikzioa lurralde pribilegiatua bilakatzen dute, eta ingurunearekin liluratzeko gaitasuna esnatu.
AZCONA, UMOREGILE GRAFIKOA
Binetak Pueblo egunkarian (1954-1956)
CMD La Bolsa Udaltegia
Casco Viejo | Zazpi Kaleak
16 – 30.10.2026
SARRERA DOAN
Rafael Azcona (Logroño, 1926-2008) idazlea eta Europako gidoilari handienetako bat izan zen, baita zuzendari askoren ezinbesteko kolaboratzaile. Besteak beste, Marco Ferreri, Luis García Berlanga, Carlos Saura, José Luis Cuerda, Fernando Trueba eta Manuel Gutiérrez Aragón zinemagileekin lan egin zuen. Haren ibilbidearen hasieran, umore grafikoa ere landu zuen. Haren jaiotzaren mendeurrena dela-eta, “Azcona, umorista grafikoa” erakusketa aurkezten dugu, haren lanaren alderdi ezezagunago bat berreskuratzeko asmoz.
Erakusketak 1954tik 1956ra bitartean Pueblo egunkarian argitaratutako berrogeita hamar bineta inguru biltzen ditu. Azconak zentsura frankistaren zirrikituez baliatu zen, udal-argitalpen hartan eguneroko errealitatea ironiaz islatzeko. Egunkariko binetetan, kontraesan sozialak, burokrazia, zailtasun ekonomikoak eta gerora haren eleberri eta gidoien protagonista izango ziren pertsonaia anonimoak landu zituen.
Izan ere, binetak umorezko marrazkiak baino askoz gehiago dira: espainiar literatura eta zinemaren begirada berezienetako baten oinarri izan zenaren ohar-liburuxka osatzen dute.
«Honelako gauzetan gustura aritzen naiz: izugarri pozgarria da laztasunari, tristurari, malenkoniari eta ergelkeriari adarra jotzea.» —Rafael Azcona