Albert Monteys
(Bartzelona, 1971) komikigilea eta ilustratzailea da. “Mondo Lirondo” komikia plazaratu zuen La Peñya argitaletxearekin, eta ondoren, “Calavera lunar”, bere kasa. Horren ostean, El Jueves aldizkarian kolaboratu zuen astero, 2014ra arte. Urte hartan, “¡Universo!” zientzia-fikziozko seriea argitaratzen hasi zen. Astiberrik bildu zuen lehen liburukia, eta 2019ko Bartzelonako Komiki Aretoan espainiar egile baten lan onenari saria eman zioten. 2017an, Eisner sarietako komiki digital onenaren sarirako ere izendatu zuten. Duela gutxi, “Calavera lunar” komikiaren edizio berezia atera du, haren 25. urteurrena ospatzeko, eta Kurt Vonneguten “Matadero Cinco” egokitu, Ryan Northen gidoiarekin (Astiberri, 2020). 2026ko urrian, John Kennedy Toolen “La conjura de los necios” eleberriaren egokitzapena plazaratuko du, Astiberri argitaletxearekin.
©Yago Partal