Larunbata 24 Urria
20:00
FERNANDO TRUEBA, MARIBEL VERDÚ, MANUEL GUTIÉRREZ ARAGÓN & BERNARDO SÁNCHEZ
Azcona 100 Urte
Guggenheim Bilbao Museoa · Entzunaretoa
Entradas: Erreserbatu »
Rafael Azconak ehun urte beteko lituzkeen egun berean, jaialdiak omenaldia egingo dio Europako gidoilari handietako bat eta zuzendari askoren ezinbesteko kolaboratzaile izan zenari. Besteak beste, Marco Ferreri, Luis García Berlanga, Carlos Saura, José Luis Cuerda, Fernando Trueba eta Manuel Gutiérrez Aragón zinemagileekin lan egin zuen.
Gidoilariaz mintzatuko gara, haren lagun eta lankide izan ziren Fernando Trueba, Maribel Verdú, Manuel Gutiérrez Aragón eta Bernardo Sánchezekin batera. Harekin bizitakoak kontatuko dizkigute, eta errealitateari ironiaz, argitasunez eta gizatasunez begiratzen irakatsi zigun gizon haren oinordekotzaz arituko dira..
Sarrerak 3€. Liburu-sinatzea.
Jaialdiaren lagunak doako sarrera aldez aurretik erreserbatuta irailaren 23tik urriaren 15era.




