Fernando Trueba
(Madril, 1955) zinema-zuzendaria, gidoilaria, ekoizlea eta idazlea da. Haren lehen lana “Ópera prima” izan zen, eta harrezkero, hainbat film entzutetsu zuzendu ditu; besteak beste: “El año de las luces”, “Belle Époque” —ingelesezkoa ez den film onenaren Oscar saria—, “La niña de tus ojos”, “Calle 54”, “Chico & Rita” eta “El olvido que seremos”. Musika-ekoizlea ere izan da, eta zinemari eta musikari buruzko liburuak argitaratu ditu. 2015ean Zinematografia Sari Nazionala jaso zuen, eta baita BBK Ja! Jaialdiaren Saria ere.
© Dani de Pablos
