Manuel Gutiérrez Aragón
(Torrelavega, Kantabria, 1942) 1962an hasi zen Madrilgo Zinema Eskolan, eta aldi berean, Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Haren lehen film luzea Habla, mudita izan zen, Berlingo Jaialdiko Kritika Saria jaso zuena. Haren film ezagunenak dira ‘Camada negra’ (zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza Berlingo Jaialdian), ‘Maravillas’, ‘Demonios en el jardín’ (Kritika Saria Moskuko Jaialdian eta Italiako Zinema Akademiaren Donatello Saria) eta ‘La mitad del cielo’ (Donostiako Jaialdiko Urrezko Maskorra). Zinema Sari Nazionala eta Zinema Akademiaren Urrezko Domina jaso zituen. ‘Todos estamos invitados’ (Malagako Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia) izan zen haren azken filma, eta hura atera ondoren, zinematik erretiratuko zela iragarri zuen. ‘La vida antes de marzo’ eleberria dugu haren lehen eleberria, eta Herralde Saria irabazi zuen. Anagrama argitaletxean argitaratu ditu haren lan guztiak: ‘Gloria mía’, ‘El ojo del cielo’ eta ‘Rodaje’ eleberriak, zinemari buruzko ‘A los actores’ liburua, Oriente kontakizun-liburukia, eta azkena, ‘Vida y maravillas’ (2024) izeneko memoriak.