Bernardo Sánchez
(Logroño, 1961) idazlea, gidoilaria eta ikertzailea da. Filologia Hispanikoan doktorea da, Errioxako Unibertsitateko irakasle elkartua, eta zinema eta literaturaren arteko loturan aditua. Zinemagile eta idazle askori buruzko lanak argitaratu ditu, eta Rafael Azconaren lana aztertzen duen aditu nagusietako bat da. Besteak beste, honako hauek idatzi ditu: “Rafael Azcona. Otra vuelta en El cochecito”, “Rafael Azcona. Hablar el guion” eta “Azcona, una versión española”. Horrez gain, “Sombras Saavedra” eta “La semana de Kamamuri” eleberriak plazaratu ditu, eta antzezlanak egokitu, hala nola “El verdugo”, 2001an Max Saria jaso zuena. 2021ean gidoi egokitu onenaren Goya sarira izendatu zuten, “Los europeos” filmarengatik, eta 2025ean, Errioxako Arte eta Kultura Saria jaso zuen.
©Teresa Rodríguez