Larunbata 16 Iraila

12:10

LUIS M. MARTÍNEZ

Garun ilusionista txantxa (ez) da

Palacio Euskalduna

Gonbidapenak: Erreserbatu »

LUIS M. MARTÍNEZ

Naukas

Sarrera librea lekua bete arte. NAUKASekin lankidetzan (12:10etik 12:30era)

Sentitzen dut txiste txar batekin hastea. Baina duela ehun urte baino gehiago Bergson filosofo frantses ezagunak zioen txiste bat itxaronaldi etsigarria dela. Kuriosoa bada ere, nekez izan zitekeen beste modu batera. Gure garuna egokitze-sistema konplexua da, eta neurri handi batean itxaroten jarduten du; hau da, etorkizun hurbilean zer gertatuko den aurreikusten du, eta itxaropen horien etsipena detektatzen du; horixe da gure akatsa, errealitatea hauteman beharrean aurreikusi egiten dugula.

Magiak eta umoreak antzera funtzionatzen dute, helburu desberdinak badituzte ere. Hain zuzen, narrazioarekin hasten dira efektu magikoa zein txistea; gertakari logikoen azalpen xehatua egiten da, hitzez hitzekoa, ikusleek aurreikus dezaten. Ondoren, ustekabeko bira ematen zaio: zentzugabekeriak barre eragiten du (umorea) eta ezintasunak berekin dakartza harridura eta sinesgaiztasuna (magia).

Hitzaldian, neurozientziaren eremuko adibide praktikoen bitartez azalduko ditut antzekotasun eta desberdintasun horiek. Gaiari buruz ditugun aurreiritzi sakonenak zalantzan jar ditzakeen errealitatearen kontzeptua (ber)ikusiz amaitzea da helburua.

 Luis M. Martínez

  • Luis M. Martínez