Larunbata 30 Iraila
20:30

Olga Tokarczuk idazle bikaina da. Pozez zoratzen gaude Literatura Nobel Sari batek lehen aldiz bisitatuko gaituelako. Gure gonbidatuak 2018an jaso zuen saria, eta izugarrizko ahalmen narratiboa du, ikuspegi magiko zein fantastiko batetik (‘Un lugar llamado Antaño’) nahiz berariaz irreal bihurtutako errealismo batetik (‘Los errantes’).
Bere azken eleberriak, ‘Los libros de Jacob’ izenekoak, XVIII. mendeko suge sorgintzaile eta mesias liluragarria du protagonistatzat. Egilea eta, oro har, literatura poloniarra miresten dituen Jesús García Calerok elkarrizketatuko du. Interesgarria izango da entzutea.
Ingelesa aldi bereko itzulpenarekin
Ekitaldearen ostean, liburuak sinatzea
Argazkia © Leonardo Cendamo