Andrés Barba

Andrés Barba

(Madril, 1975) Filologian lizentziatua Unibertsitate Complutensean. ‘La hermana de Katia’ (Eleberriaren Herralde Sarian finalista) obrarekin ezaguna bilakatu zen. Anagrama argitaletxeak argitaratu ditu haren lan gehienak. Horien artean, azpimarratu behar dira ‘En presencia de un payaso’ eta ‘República luminosa’ (Nobelaren Herralde Saria, Prix Frontières eta Gregor von Rezzori Sariaren finalista) eleberriak, ‘La ceremonia del porno’ (Javier Montesekin idatzitakoa; Entseguaren Anagrama Saria) eta ‘La risa caníbal’ (Alpha Decay) entseguak eta ‘Vida de Guastavino y Guastavino’ literatura-biografia. Poesia ere landu du —‘Los años frente al puente’ (La Bella Varsovia, 2024) da haren azken poema-liburua— eta Melville, James, Conrad eta De Quincey idazleak itzuli ditu, besteak beste. Princeton Unibertsitatean irakasle gonbidatua izan da, eta hainbat beka eta egonaldi esleitu dizkiote, Rockefeller Foundation fundazioan, Espainiako Akademiak Erroman duen egoitzan eta New York Public Library erakundean, besteak beste. Artgentinan bizi da duela urte batzuetatik hona.

© Eduardo Carrera

Bideoak

Bestiario fantástico

Podcast-ak

Bestiario fantástico

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.