Ostirala 23 Urria
20:00
RAY LORIGA
RAY LORIGA ALFONSO J. USSÍArekin elkarrizketan
Arte Ederren Museoa · Entzunaretoa
Entradas: Erreserbatu »
Ray Loriga “Héroes”, “Tokio ya no nos quiere” eta “Rendición” eleberrien egilea da, besteak beste. Belaunaldi oso baten erreferente izan zen, eta oraindik ere espainiar literatura garaikidearen egile berezienetako bat da. Rockak, zinemak, kultura herrikoiak eta etorkizun distopikoek osatzen dute haren unibertso literarioa, eta norbanakoari eta gizarteari buruz zorroztasunez eta umorez hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Aspaldiko lagun eta konplize den Alfonso J. Ussía idazlearekin solasean arituko da, bere ibilbideari, literaturaren gainean duen ikuspegiari eta umoreak haren lanean duen garrantziari buruz.
Sarrera gonbidapenarekin. Jaialdiaren lagunak erreserbatu aurreko ilaretan, aldez aurretik izena emanda irailaren 23tik urriaren 15era. Liburu-sinaketa.

