Larunbata 31 Urria
22:00
Aurtengo edizioa erabat Lurraz gaindikoa dela ikusita, otu zitzaigun apokalipsia edo estralurtarren inbasioa zela jaialdiari azkena emateko modurik onena. Alabaina, munduaren amaiera beste baterako uztea erabaki dugu, eta horren ordez, Tim Burtonen “Mars Attacks!” filmean oinarritutako jaia egitea, estralurtar buruhandi, izpi suntsitzaile eta guzti.
Blackypub DJak country musika erabiliko ote du jaialdiaren bukaerarako prestatu duen saio retrofuturistan? Badaezpada ere, inbasiorako prest egotea gomendatzen dizuegu, eta plater hegalariz, erdizkako kanixez edo galaxia oldarkor batetatik etorritakoa izan daitekeen edozertaz mozorrotzea, ongi kamuflatzeko.
Sarrerak 6€
Jaialdiaren lagunak doako sarrera aldez aurretik erreserbatuta irailaren 23tik urriaren 22ra.
