Anna Starobinets
(Mosku, 1978) idazlea, kazetaria eta zinema eta telebistako gidoilaria. Haren lanak zientzia-fikzioa, beldurra eta fantasia uztartzen dituzte, eta eleberri eta istorio-bildumak zein haur-literatura idatzi ditu. Haren lanean artean, nabarmentzekoak dira “La glándula de Ícaro” eta “Tienes que mirar”. 2018an, Zientzia Fikzioaren Europako Elkartearen Saria jaso zuen. “El Vado de los Zorros” (Impedimenta, 2025) dugu gaztelaniaz argitaratu duen azken lana. Zientzia-fikzioa eta fantasia nahasten ditu, eta gerraren eta jazarpen politikoaren pean bizi den mundu batean girotuta dago. 2022az geroztik, erbesteratuta dago, eta Bartzelonan bizi da.
©Isabel Wagemann