Txoborro Magoa
(Bilbo, 1983). Iñigo Gabilondo da haren benetako izena, eta ibilbide luzea du, ehunka ikuskizun eskaini baititu antzokietan, jaialdietan eta telebistan, hala nola ETB1 kateko “Magoak”. 2012an, Akelar konpainia sortu zuen Tor magoarekin batera, magia-ikuskizunak diseinatu eta ekoizteko. Magia, antzerkia eta umorea konbinatzen dituzten ikuskizunak sortu eta antzezten dituzte elkarrekin; besteak beste: “Embrujos” eta “Magipoteo”. Euskaraz eta gaztelaniaz lan egiten du, eta jaialdietan parte hartu ohi du: Umore Azoka, Kalealdia, Magialdia… 2026an zehar, “Gezur gehiegi” bakarkako saioa aurkeztu du, magia eta komedia uztartzen dituena.
©Iñigo Gabilondo