Asteazkena 15 Urria
20:30
SAMANTA SCHWEBLIN
CAROLINA ONTIVEROrekin solasean
Sala BBK

Samanta Schweblin argentinar literatura garaikideko eta, hedaduraz, munduko ahots indartsuenetako bat da. Narratiba berezia du; ia genero berria dirudi. Fantasiazko zerbait du, beldurrezkoa eta, jakina, umorezkoa, askotan beltza. 2025ean Literaturako Nobel sarirako hautagaia izan da, eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, National Book Award, Jose Donoso Letren Sari Iberoamerikarra eta Ribera del Duero Narratiba Laburreko Nazioarteko Saria. Bere ipuinak The New Yorker bezalako argitalpenetan agertu dira eta bere liburuek ospe handia dute Estatu Batuetan.
Carolina Ontiverok, jaialdiaren zuzendariak, ibilbide oso bat egingo du bere obra bikainean zehar, bereziki azpimarratuz “El buen mal”, bere azken ipuin bilduma, zeina, aurreko hiru izenburuekin batera, Seix Barralek argitaratu baitu 2025ean.
Sarrera librea lekuak bete arte. Liburuak sinatzea.
© Ivan Giménez-Seix Barral