Ja! -aren lagunak Jaialdia
Egin zaitez lagun
2010ean hasi ginenetik —ordudanik jarraitzen bagaituzu, gogoratuko zara hasiera batean ‘La Risa de Bilbao’ izena genuela—, askok jarraitu gaituzue, eta ez duzue Bilbon literaturari, zinemari, arteari eta umoreari buruzko hitzaldi eta saio dibertigarriez gozatzeko hitzordura huts egin. Orain,
Ja!-ren lagun bihurtzeko eta gure proiektuaren partaide zuzena izateko aukera duzu.

30€
Urteroko harpidetza (1)
Abantaila esklusibo hauek edukiko dituzu:
- 0 ilara: lehentasunezko sarrera eta lehenbiziko ilaretan gordetako eserlekua. Email bat idaztearekin nahikoa izango da tokia gordetzeko (2) .
- % 10eko deskontua ordaindutako jardueretan.
- Liburu-zozketa hilero, haietako batzuk egileek sinatuta.
- Ongietorri-poltsa: lehenbizi harpidetzen direnek Javier Jaén artista grafikoak diseinatutako poltsa esklusiboa jasoko dute (3) .
Egin zaitez Ja!-ren lagun, eta umorea arteen eta bizitzaren funtsezko osagaitzat dituen erkidegoaren zati izan.
1. Urtea amaitzean, bazkidetza berritzeko emaila bidaliko dizugu.
2. Erreserbak egiteko, idatzi helbide honetara: amigosja@jafestival.com. Lagun bakoitzak bi gonbidapen gehienez. Zenbatu gabeko eserlekuak. Ekitaldia hasi eta hamar minutu lehenagora arte mantenduko dira.
3. Poltsak 2025eko irailetik aurrera bidaliko dira.