Argazkia: Saul Steinberg with face in his hand © Estate of Evelyn Hofer

Saul Steinberg (Râmnicu Sărat, Errumania, 1914 – New York, 1999) «idazle marrazkilaria» zen, hark zioen bezala, eta The New Yorker’ aldizkariaren azaletan eta barruko orrietan argitaratu zituen irudiengatik izan zen ezaguna. Hizkuntza bisual berdingabea sortu zuen, eta hainbat diziplinatan garatu. Haren lanetan umore fina, ikerketa ludikoa eta kritika burutsua nahasten ditu, ondare oparoa bezain poliedrikoa sortuz.

Saul Steinberg, el signo errante erakusketak haren bizitzari eta obrari buruzko ehun pieza inguru biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, grabatuak, collageak, aldizkariak, liburuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta hiru dimentsiotako obrak. Haien bitartez, artistaren alderdi guztiak ikus ditzakegu. Erakusketa Ja! Jaialdiak eta Juan March Fundazioak batera produzitu dute, The Saul Steinberg Fundazioaren laguntzaz eta Iberdrolak babestuta.  Sarrera doakoa da, eta urrian egongo da ikusgai EHUren Bizkaia Aretoko Axular aretoan.

Gaur arte egindako atzerabegirakorik garrantzitsuena da, eta Juan March Fundazioak 2024ko urritik 2025eko urtarrilera Madrilgo egoitzan antolatu zuen ‘Saul Steinberg, artista’ erakusketan oinarritzen da. The Saul Steinberg Fundazioak egindako donazioari esker, Juan March Fundazioak artistaren funtsen bilduma zabala du, eta hortik datoz erakusketa honetako obra guztiak. Horietako asko lehen aldiz jarriko dira ikusgai. Bilboko erakusketaren ostean, Juan March Fundazioak Steinbergi buruzko erakusketa monografikoa egingo du Cuencako eta Palmako museoetan, bere bildumako funtsekin.

Erakusketa ibiltaria da, artistaren izaerarekin bat etorriz. Artearen eta literaturaren genero desberdinen arteko nahasketa Steinbergen obraren alderdi garrantzitsuenetako bat da, eta baita haren bizitzaren, garaiaren eta nortasunaren isla ere. ‘Saul Steinberg, el signo errante’ erakusketaren izenburuak berak ezaugarri hori irudikatzen du, eta izen bereko Alicia Chillidaren entsegutik dator. Izan ere, Alicia Chillida izango da Juan March Fundazioak Madrilgo egoitzan antolatuko duen ‘Saul Steinberg, artista’ erakusketaren komisario gonbidatua.

Erakusketak makina bat argazki biltzen ditu. Horien artean aipagarriak dira Leo Lionni eta Evelyn Hofer argazkilarienak, Steinbergen irudia eta garaia erretratuetan irudikatu zituztenak.’Saul Steinberg, el signo errante’ aukera bikaina da pentsarazi eta gozarazi egiten gaituen artista honen ikonografia zoragarria ezagutzeko.

logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.