Asteazkena 14 Urria

19:00

ROSA MONTERO

CARLOS BRIONESekin elkarrizket

Sala BBK

Entradas: Erreserbatu »

Rosa Montero

Rosa Monteroren ibilbideak kazetaritza, entsegua eta fikzioa hartzen ditu barne, jakingura izanik beti gidari. Haren liburuetan, irudimena eta umorea ezagutzarako bideak dira. Izugarri miresten duen Ursula K. Le Guinen antzera, egileak gure garaiko gai garrantzitsuetako asko jorratu ditu zientzia-fikzioaz baliatuta, eta genero horretan sartzen da, hain zuzen, haren literatura-proiektu pertsonalenetako bat: Bruna Husky protagonistatzat duen saga.

Ja! Jaialdian, gure artean izango dugu lehenbizikoz narrazio garaikidearen idazle nabarmenetako bat den emakume hau. Carlos Briones zientzialariarekin mintzatuko da bere lanari buruz, eta baita biek partekatzen duten ideia bati buruz: zientzia eta literatura estu lotuta daudela, alegia.

Sarrerak 3€. Liburu-sinatzea. Jaialdiaren lagunak doako sarbidea aldez aurretik erreserbatuta irailaren 23tik urriaren 7ra.

  • Rosa Montero
  • Carlos Briones
logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.