Larunbata 31 Urria

19:00

SARA BARQUINERO & CARLA NYMAN

‘Glitch’ belaunaldia. Bai mundu berria

Bilborock

SARA BARQUINERO / CARLA NYMAN

Pantailen bidez garatzen diren harremanak, Interneten eraiki eta berrasmatzen diren nortasunak, mito eta sinesmen berriak —azpikarien komunitateak, incel-ak, iruditeria transhumanistak— eta egunetik egunera aldatzen den hizkera bat.

Sara Barquinero eta Carla Nyman belaunaldi berriko egile interesgarrienetakoak dira. Espekulaziozko fikzioari buruz mintzatuko dira, eta nola generoak errealitatea aztertzeko aukera ematen digun, arroztasunaz eta ironiaz baliatuta. Izan ere, antsietatez eta etsipenez betetako errealitate honek distopia dirudi zenbaitetan.

Sarrera askea eserlekuak bete arte. Liburu-sinatzea.
Jaialdiaren lagunak doako sarrera aldez aurretik erreserbatuta irailaren 23tik urriaren 22ra.

bilborock Emakumeak

  • Sara Barquinero © Archivo de la autora_Penguin
  • Carla Nyman ©Cleverage, Mose Photographers
logo Ja Festival
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.