Enrique Murillo
(Bartzelona, 1944) editorea, itzultzailea eta idazlea da. Anagrama, Plaza & Janés, Planeta eta Alfaguara argitaletxeetan lan egin du, besteak beste. El Europeo aldizkaria zuzendu zuen, eta Babelia literatura-gehigarriaren sustatzaileetako bat izan zen. Horrez gain, Vladimir Nabokov, Truman Capote eta Martin Amis idazleen lanak gaztelaniara itzuli ditu, beste askoren artean. Editore gisa, Espainian John Kennedy Toolen “La conjura de los necios” eleberria argitaratu izana zor diogu. “El centro del mundo” eta “Qué nos pasa” eleberriak plazaratu ditu, eta duela gutxi, haren memoriak biltzen dituen “Personaje secundario. La oscura trastienda de la edición” (2025) ere bai.